Susan Boyle, el último fenomeno audiovisual.

Bidaiak TB



BidaiakTBMendia telebista-katean mendiari buruzko erreportaiak, elkarrizketak eta espedizioak ikus daitezke. Halaber, Donejakue bideari buruzko erreportaiak, elkarrizketak eta bidaiariek egindako bideoak ikustekoa aukera izango duzue. Goza ezazue!




Goiko loturan Bidaiak TBra sartu zaitezkete. Bertan mendia, hondartza, jaiak eta hiriari buruzko lau kateak ikus ditzazkezue. Sartu zuzenean!!







(mogulusekin arazoak direla eta programazio zehatza egitea ezinezkoa izan zaigu, hala ere, programazioa hemen idaztea pentsatu dugu ikusleok gida bat izan dezazuen, parkatu eragozpenak)

Prgramazioa gmt+1 ordu tartean oinarrituta dago.

-02:33: Pirinioei buruzko dokumentalak eta Pirineos desde el aire dokumentala.

-03:57: Alpeei buruzko dokumentalak.

-06:04: Asiako Mendiak, Subida al everest, The rest of Everest, Flying to Nepa, Mreveilles de L'Himalaya eta Himalaya with Michael Palin.

-09:20: Iberoamerikako mendikateei buruzko dokumentalak.

-12:06: Estatu Batuak, Yellowstondik Coloradora.

-13:05: Mendizaleekin elkarrizketak, Ferrán Latorre, Carlos Pauner, Josep Manuel Anglada, Kurt Diemberger, Reinhold Messner, Carlos Soria, Simone Moro, Juanito Oiarzabal, Iván Vallejo eta Edurne Pasaban.

-14:35: Komedia, El Hormigero programaren hainbat sketch.

-15:10: Camino de Santiago arte y historia.

-16:10: Bidea egin dutenen esperientziak eta bideoak.

-20:00: Beste dokumentalak, El camino de santiago welcome, Historia de la himanida (las cruzadas y el camino de Santiago eta el camino de Santiago, el camino de las estrellas.

-23:13: Gazteluen bidea, Irlanda, Ezkozia eta España.

-23:39: Mendiari buruzko dokumentalak, Guia de Montaña (10'), BBC Mountains (46'), Planet Earth Mountains (49') Rocky mountains (58') eta Ask the Mountains (7').

On demand programazioa

-Mendia TB introak
-Bidaiak TB intro orokorra
-Lorenzo Sainz mendizaleari egindako elkarrizketa

Bidaiak TB Mendia Mogulusen




Mogulusen sortu berri den kate honetan http://www.mogulus.com/bidaiaktbmendia
munduko eta Espainiako mendiei buruzko erreportai interesgarriak topatu ditzazkezue. Gainera, Donejakue bidearen zaleentzat edo bidaia egiteko gogoak dituztenentzat erreportai bikainak daude.

Kontzeptuak Argituz

Klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Teleprompterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Slow motion deritzona
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.

Jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

Klaketa

Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

Hezkuntza 2.0

Leioako kanpus berriaren proiektua

The Corporation

Film-dokumental honek primeran azaltzen du gaur egungo sistema kapitalistan korporazioek duten indarra. Izan ere, korporazioen helburua dirua barra-barra lortzea da eta horretarako azpigaratuetako herrialdeetan eraikitzen dituzte enpresak bertako lan-esku merkea aprobetxatzen dute gero euren produktuak herrialde garatuetan saltzeko.
The Corporation film-dokumentalean korporazioek historian zehar izan duten papera erakusten digu Izan ere, orain dela urte batzuk korporazioek ONGak bezala funtzionatzen zuten. Gaur egun ordea gobernuak bezain boteretsuak dira eta etekin ekonomikoak besterik ez dute bilatzen.
Nire iritziz, film-dokumental honek korporazioei buruzko ikuspuntu kritiko bat izatea du helburu eta gaur egun ezarrita dagoen sistema kapitalistaren inguruan hausnarketa egitera bultzatzu nahi gaitu. Izan ere, gobernuak enpresei arau batzuk ezartzen ez badizkie, enpresek nahi dutena egingo dute eta aberatsak ondo baino hobeto bizi diren bitartean, prekarietate laborala eta pobrezia etengabe igoko dira.